XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Musu mordoxka bat eman eta esan dio gero irribarre eginez:

- Nik behin amets egin nuen zu bezalakoxe alaba polit, azkar eta galdera-egilea nahi nuela.

- Amets haren zatitxo bat egunero amets egitea erabaki nuen orduan.

- Hain zen polita izan ere!

- Eta halako batean amets hura egia bihurtu zen eta zu azaldu zinen.

- Orduan ni munduko pertsonarik zoriontsuena bihurtu nintzen...

- Eta kale honetakoa ere bai? galdetu dio Izarnek aitari hitza kenduz.

Aitak barre egin eta hizketan jarraitzen du:

- Bai, munduko eta kale honetako aitarik zoriontsuena naiz.

- Eta gainera...